MARTXOA 2026
Ikasturte honetan, gure eskolan π zenbakia ospatu genuen modu berezi batean. Aste osoan zehar, egunero, ikasleek beren mailara egokitutako erronka bat ebatzi behar izan zuten zenbaki bat lortzeko.
Erronka horiek dibertigarriak eta pentsatzekoak izan ziren, eta denok gogotsu aritu ginen egunero gure zenbakiak eskuratzen. Aste amaieran, ostiralean, astean zehar lortutako zenbaki guztiekin erronka berezi bat genuen: giltzarrapo digital bat irekitzea!
Poz handiz esan dezakegu bi laugarren mailako gelok giltzarrapoa irekitzea lortu genuela. Zorionak guztioi egindako lan bikainagatik!
Sari moduan, diploma polit bat jaso genuen, gure eskolako maskotarekin, eta gure gela apaintzeko erabili genuen.
Primeran pasatu genuen ikasten eta jolasten aldi berean!
OTSAILA 2026
“TXIBATO EZ, LAGUNA BAI!”
Urtarrilean, bullyingari buruzko saio praktiko bat izan genuen LHko 3. mailan. "Txibato ez, laguna bai" ekimenaren antolatzaileek eskola-jazarpeneko egoerak azaldu eta balioetsi zituzten, ikasleek errealitate horien kontzientzia har zezaten. Bideoen eta zuzeneko antzezpenen bidez, bullyingaren munduan sartu eta egoera horiekin enpatizatzeko aukera izan zuten. Oso ondo egon zen!
En enero, tuvimos la suerte de contar con una sesión práctica sobre el bullying en 3º de primaria. Los organizadores de "Txibato ez, laguna bai" explicaron y pusieron el valor las situaciones de acoso escolar para que el alumnado tomara conciencia de estas realidades. A través de vídeos y representaciones en vivo, pudieron adentrarse en el mundo del bullying y empatizar con esas situaciones. ¡Estuvo muy bien!
URTARRILA 2026
Material birziklatuekin sortzen
Plastikako tailerrean, 4.mailako ikasleek material birziklatuekin proiektu desberdinak sortzen dituzte sormena eta irudimena oinarri hartuta. Ikasle bakoitzak egunean zehar erabiltzen diren hondakinak —kartoiak, botilak, ontziak edo papera— berrerabiltzen ditu, eta material horiei bizitza berria ematen die bere produktu propioa sortuz. Prozesu honetan, ikasleek askatasun handia dute ideiak garatzeko, irtenbide originalak bilatzeko eta euren nortasuna lanetan islatzeko.
Lan plastikoaz gain, ahozko azalpenek ere garrantzi handia dute. Ikasleek sortutako produktua aurkezten dute gelaren aurrean, erabilitako materialak azalduz eta urratsez urrats nola egin duten kontatuz. Horrela, adierazpen gaitasuna, antolaketa eta konfiantza lantzen dira. Proiektu hauek ez dira soilik lan artistikoak; ikaskuntza esperientzia aberatsak dira, sormena, komunikazioa eta ingurumenarekiko kontzientzia sustatzen dituztenak.
ABENDUA 2025
Azaroan, 3.mailako ikasleak Barakaldoko Lorategi Botanikora joan ginen. Bi begiraleren eskutik, lorategi osoan zehar jolasean ibili ginen, zuhaitz eta landare ezberdinak ezagutuz. Ikasleek lorategiko hainbat txokotara gidatu gintuzten, eta bertan zegoen zuhaitz edo landarearen azalpen batekin amaitu genuen. Azkenik, ume bakoitzak ilar-hazi bat landatu zuen lorategiko ortuan.
En noviembre, el alumnado de 3º fuimos a visitar el Jardín Botánico de Barakaldo. De la mano de dos monitores, estuvimos jugando por todo el jardín, identificando diferentes árboles y plantas. Los/as alumnos/as nos guiaron por varios rincones del jardín y pudimos conocer el origen del árbol o planta que había en ese lugar.
Por último, cada niño/a plantó una semilla de guisantes en la huerta del jardín.
AZAROA 2025
AIZU programako Arancha monitorea gure ikastetxean
Azken lau asteetan, AIZU programako Arancha monitorea gure ikastetxera etorri da, ostegunero, 4. mailako ikasleekin lan egitera. Saio hauetan talde-kohesioa, errespetuaren garrantzia eta emozioen kudeaketa izan dira ardatz nagusiak.
Ikasleek oso modu aktiboan parte hartu dute eta motibazio handia erakutsi dute jarduera guztietan. Dinamika aberats eta dibertigarriak izan dira, eta ikasleei zein irakasleei saioak labur geratu zaizkie.
Eskerrik asko, Arancha, gure artean egindako lan bikainagatik! Zuen bisita izan da gure asteetako unerik berezienetako bat.
Elkartasuna da hitza!
EKAINA 2025
Tantaren artea: Jackson Pollock ezagutzen
Hirugarren mailako ikasleek arte estilo harrigarri eta adierazkor bat aztertu dute hiruhileko honetan: tantaren artea: Jackson Pollock-ek erabilitako teknika iraultzailea.
Pollock margolaria ohiko arte arauak hautsi zituen artista izan zen. Pinselak modu tradizionalean erabili beharrean, mihiseak lurrean jartzen zituen eta pintura tantaka erortzen uzten zuen, batzuetan makilatxoekin edo zuzenean ontzitik. Metodo horri dripping edo tantaren teknika deitzen zaio, eta ez zuen irudi zehatzik margotzea bilatzen, baizik eta mugimendua, erritmoa eta kolorea erabiliz emozioak adieraztea.
Ikasleek Pollocken bizitza eta lana aztertu ez ezik, beraien buruak ere artistak bihurtu zituzten. Saio dibertigarri batean, beren tantazko margolan bat sortu zuten. Pintura kartulina handien gainera bota zuten. Emaitza kolorez eta indarrez beteriko lan ikusgarria izan zen.
El arte del goteo: descubriendo a Jackson Pollock
Durante este trimestre, el alumnado de tercero ha explorado un estilo artístico tan sorprendente como expresivo: el arte del goteo, una técnica revolucionaria que llevó a la fama al pintor Jackson Pollock.
Pollock fue un artista que rompió con las reglas tradicionales del arte. En lugar de usar pinceles de forma convencional, colocaba sus lienzos en el suelo y dejaba caer la pintura desde pinceles, palos o incluso directamente desde el bote. Este método, conocido como dripping o goteo, no buscaba representar figuras, sino transmitir emociones a través del movimiento, el ritmo y el color.
El alumnado no solo investigó la vida de Pollock, sino que también puso manos a la obra.Los niños y niñas crearon un cuadro por goteo. Dejaron caer la pintura sobre una gran cartulina. El resultado fue un estallido de color y energía.
MAIATZA 2025
APIRILA 2025
Martxoaren 20an Larrazabaleko basora joan ginen autobusez. Han, gure monitoreekin egin genuen topo, eta haien eskutik egin genituen hainbat jarduera. Lehenik, birziklatzearen eta natura zaintzearen garrantziaz jabetu ginen. Gero, eskola zaharrak ezagutu genituen eta haien zurezko idazmahaietan eseri ginen. Amaitzeko, eskolatik ekarritako landareak landatzera joan ginen. Txorimalo bat prestatzeko astirik ez zigun eman, baina beste jarduera dibertigarri batzuk egin genituen: mikroskopiotik begiratu, hamaiketakoa jan, eskuak kutxa batzuetan sartu eta hainbat objektu ukitu...
Egun bikaina igaro genuen!
El 20 de marzo fuimos al bosque de Larrazbal en autobus. Allí nos encontramos con nuestros monitores quienes nos propusieron diversas actividades. Primero, nos concienciaron sobre la importancia del reciclaje y de cuidar la naturaleza. Luego, conocimos las viejas escuelas y nos sentamos en sus pupitres de madera. Para finalizar, fuimos a plantar las plantas que llevamos desde la escuela. No nos dio tiempo de preparar un espantapájaros, pero sí de hacer alguna otra actividad bien divertida: mirar por el microscopio, comer el hamaiketako, meter las mano en unas cajas y tocar diversos objetos, ...
¡Pasamos un día estupendo!
Erliebearen sekretuak
Oraingoan gure erliebea maketa batean diseinatzeko aukera izan dute gure ikasleek. Hona hemen egindako lanetako bat. Kolore, forma eta diseinu ikaragarri batekin!!
MARTXOA 2025
GORPUTZ-APARATUEKIN LANEAN
LHko 4. mailako geletan, giza-gorputz aparatuak landu ditugu, eta ondoren, etxean genituen birziklatzeko gauza desberdinak erabiliz, ia-ia tamaina errealeko pertsona batean aparatuak irudikatu ditugu. Hainbat astetan zehar egindako lana izan da, eta primeran geratu dira!
En las aulas de 4º de primaria, hemos trabajado los aparatos del cuerpo humano, y después, hemos recreado con objetos reciclados que teníamos por casa los aparatos en una persona casi-casi en tamaño real. Ha sido un trabajo realizado durante varias semanas y, ¡han quedado estupendamente!
OTSAILA 2025
MATE TAILERRAK
Astean behin, hirugarren mailako bi tutoreak gela batean elkartzen dira tailer matematikoak egiteko. Matematika manipulazio-proposamenekin ukitu eta bizitzeko unea da. Ikasle guztiek ilusioz itxaroten duten unea da. Eginez eta, aldi berean, ondo pasatuz ikastea da.
Una vez a la semana las dos tutoras de tercero se juntan en una clase para llevar a cabo los talleres matemáticos. Son momentos para vivir las matemáticas con propuestas manipulativas. Es una sesión que todo el alumnado espera con ilusión. Es aprender haciendo y , a la vez, divirtiéndonos.
ANIMALIAK
Hiruhileko honetan animalien munduan sartu gara. Haien ezaugarriak eta bizimoduak ikasi ditugu. Ikasgelako talde bakoitzak zeregin bat egin du, eta guztion artean horma-irudi bat sortu dugu, orain gure gelako hormak apaintzeko.
Este trimestres nos hemos adentrado en el mundo de los animales. Hemos aprendido sus características y sus formas de vida. Cada grupo de clase ha realizado una tarea distinta y, entre todos, hemos creado un mural que ahora adorna nuestras clases.
URTARRILA 2025
SUPERLETRAS JOLASAK LENGUA CASTELLANAN
Este año en 4º, estamos estrenando los juegos de "Superletras", el proyecto nuevo de Lengua Castellana. En estas sesiones, afianzamos los conceptos trabajados en clase, de una manera más dinámica y divertida.
ABENDUA 2024
4. mailako ikasleak Metro Bilbaoko instalazioak eta funtzionamendua ezagutzera joan dira. Abandon dagoen bulego nagusia ezagutu dute, eta bertan jolas bat egin dute metroa erabiltzeko arauak freskatzeko. Gero, metroa kontrolatzen duten kameren eta pantailen gela ere ikusi dute.
El alumnado de 4º de primaria ha ido a conocer el funcionamiento y las instalaciones del Metro Bilbao. Han conocido la oficina central que está en Abando, y allí mismo han hecho un juego para refrescar las normas de uso del metro. Después, también han visto la sala de las pantallas y cámaras que controlan el metro.