APIRILA 2026
OTSAILA 2026
Hemen gaude berriro:
Marrak ez ditugu bakarrik poligonoetan topatzen, hara gehiago, gure ingurua marraz beterik dago.
Gaia berriro gogorarazteko eta erregela presentzia izateko, gelakoek beheko marrazkiak bete dituzte kodeak errespetatzen: marra zuzenak urdinez, marra kurbatuak gorriz, ETA ERREGELA noski.
URTARRILA 2026
“Negua margotzen: LH2ko eskularru artistikoak”
Kaixo familiak! Negu honetan LH2n kolorez, irudimenez eta sormen handiz bete dugu gure gela. Ikasleok kolore hotzak eta kolore beroak esploratu ditugu: neguko airea gogorarazten dizkiguten tonalitateak batetik, eta energia eta bizitasuna ematen dutenak bestetik.
Koloreen konbinazio desberdinak esperimentatu ditugu eta haur bakoitzak bere neguko eskularru propioak diseinatu ditu, kolore hotzekin jolastuz eta diseinu berezi, koloretsu eta pertsonalak sortuz. Guztiak elkarrekin jarrita, gelako atea apaindu dugu, eta orain kolorez, artez eta negu giroz betetako sarrera zoragarri bihurtu da.
Esperientzia artistiko ederra izan da, ikasteko, sortzeko eta gozatzeko aukera eman diguna, eta negu berezi honi gure esku sortzaile onenekin ongietorria egiteko modua.
“Bide Hezkuntza: elkarrekin segurtasunez mugitzen ikasten”
Aste honetan LH2n esperientzia berezi bat bizi izan dugu udalak antolatutako “Bide Hezkuntza” programari esker. Saioan zehar, ikasleok hainbat gauza ikasi ditugu bide-segurtasunari buruz: nola mugitu modu seguruan, nola jokatu kalean eta zer arauk laguntzen diguten elkarrekin hobeto bizitzen, bai jolastean bai inguruan ibiltzean.
Hitzaldiaren ondoren, taldeko joko kolaboratiboetan parte hartu dugu, ikasitakoa praktikan jartzeko. Erronken bidez, pentsatu, erabakiak hartu eta arreta, zaintza eta lankidetzaren garrantziaz jabetu gara.
Esperientzia aberasgarria izan da, talde gisa hazten eta munduan arduraz mugitzen laguntzen diguna.
ABENDUA 2025
ARTEAGABEITIAN GUZTIOK ONGIETORRIAK GARA!!!!!!!
AZAROA 2025
“Erronkak elkarrekin konpontzen"
Familiak, berrikuntza zirraragarriak ditugu! Ikasturte honetan, oso gustuko dugun proiektu bat estreinatu dugu: ADIGELA, pentsamendu konputazionala elkarlaneko jokoekin.
Astero, gure haurrak benetako arazo-detektibe bihurtzen dira talde lanean erronka dibertigarriei irtenbideak bilatuz. Programatzea ez delako ordenagailuentzat bakarrik... jolasean ikasi nahi duten buru bitxientzat bada ere!
Hau hasiera baino ez da! Talde-lanez eta ilusio handiz betetako uneak partekatzen jarraituko dugu.
"Istorioen esploratzaileak: orrialde bakoitza, emozio berri bat"
Aurkeztu gara! Lehen Hezkuntzako 2. mailako klaseak gara, eta gure jarduera gogokoenetako bat partekatu nahi dugu: liburutegiko bisita.
Ahal dugun guztietan ikasgelatik alde egin eta abenturaz eta emozioz betetako mundu bati ateak irekitzen dizkiogu. Une berezia da, irakurtzearen plazerra deskubritzen eta irakurle gisa hazten laguntzen diguna. Elkarrekin irudimena martxan jartzeko, ikasteko eta gozatzeko gure gunea da.
Eskerrik asko familia, bidaia honetan laguntzeagatik. Gure motxilak ipuinez eta esperientziaz betetzen jarraituko dugu zuekin partekatzeko!
APIRILA 2025
1.MAILA
Oraingo honetan, lehenengo mailako ikasleok, gure gela, udaberriarekin bat egiteko asmoz apaindu dugu.
Hasiera batean loredun mandalak taldeka apaindu genituen. Begira zelako kolore politak!
Geroago, arte hezkuntzako saioak aprobetxatuz, gure intsektuak egin genituen.
Horretarako, etxetik, tutuak ekarri genituen eta geroago haien eraldaketarekin hasi ginen.
Nork esango zigun, horrelako erle eta tximeleta politak egin ahal genituela komuneko paper tutuekin! Gure gelak erabat koloretsu geratu dira, orain bai, udaberrirako prest daude!
MARTXOA 2025
LANBIDEAK
Lanbide ezberdinak aztertzeaz gain, sektoreka sailkatu ditugu, lehengaia produktu landua bihurtzeko prozesua ikusi dugu eta lanak denboran zehar nola aldatu diren aztertu dugu. Hortik dator gure horma-irudia.
OTSAILA 2025
Hilabete honetan, lehenengo mailako ikasleok giza gorputzaren inguruko muralak sortu ditugu.
Horretarako, gela bakoitzean, hainbat talde sortu eta gaiak banatu ditugu, eskolako materiala eta etxetik ekarritako liburuak, jolasak zein bestelako baliabideetatik ateratako informazioa kontuan hartuta. Kartoizko maketa eta guzti muntatu dugu!!
Banatu ditugun muralen artean, gorputz atalak, hezurrak, organoak, aurpegiaren atalak eta artikulazioak bereiztu ditugu.Hona hemen prozesuan zehar ateratako argazki batzuk. Gozatu!
Esan bezala, hainbat saiotan, gure muralak jorratzen egon ostean, honako emaitzak lortu genituen. Begira zein politak egindako lanak!
URTARRILA 2025
HEMEN GAUDE!!
AURTEN TXANPONAK ETA BILLETEAK EZAGUTZEAZ GAIN, EURO ETA ZENTIMOAK ERABILTZEN ARI GARA.
TALDE BAKOITZEKO BURU BATEK FORMA DESBERDINAK PENTSATU BEHAR DU KANTITATE BERA ADIERAZTEKO ETA PANTAILAN ADIERAZI ERREPIKATU BARIK.
HAU BAI EKINTZA ERAKARGARRIA!!!
ABENDUA 2024
Lehenengo mailako ikasleontzat, abenduak ekintza interesgarri pilo izan ditu. Zelako martxa! Hasteko eta gabonak direla nabari egiteko, gure gelako atean, guk egindako apaingarriekin batera gabonetako zuhaitza egin genuen. Baietz politak!
Para los alumnos de primero, diciembre ha tenido un montón de actividades interesantes. ¡Qué marcha! Para empezar y hacer notar que son navidades, en la puerta de nuestra clase, junto con los adornos que coloreamos, hicimos el árbol de navidad. ¡Qué bonito!
Ez pentsa horrekin nahiko izan genuenik! Abenduaren 3an, Balkirekin batera euskara eguna eskolan ospatu genuen. Zelako dantza politak egin genituen.
¡No creáis que eso fue todo! El 3 de diciembre, celebramos junto a Balki el día del euskera en la escuela. ¡Los bailes fueron preciosos!
Bukatzeko, hilabeteko azken astean, metroa bisitatu genuen. Kasu honetan, han jarritako postontzian, gelan egin genituen Mari Domingi eta Olentzerorentzako eskutitzak sartzeko. Espero dugu eskatutako opariak ekartzea
Para terminar, la última semana del mes, visitamos el metro. Las cartas que escribimos en clase para Mari Domingi y Olentzero, las metimos en el buzón que allí han puesto y así puedan leerlas. Esperamos que nos traigan los regalos que pedimos.
AZAROA 2024